XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kristok bere buruan agertu digu, Jainkoarentzat bizitzea gizonentzat bizitzean dagoela.

Kristo Jainkoarekin erabat loturik dagoen bat dugu, eta horregatixe gizonen serbitzurako emaniko gizon bat.

Kristo, erabat Jainkoaren baitan eta bere bizitza erabat Jainkoari eskainirik bizi duen bat dugu; eta horregatik, senideekiko Maitasunaren baitan eta gizonen Maitasunari eskainia.

Kristo ez litzake osoro Jainkoarentzat izanen, erabat gizonentzat izan ezen.

Kristo ez litzake Jainko, ez litzake Maitasun, erabat gizonentzat izan ezen, erabat gizonei eskainia bizi ezen.

Kristo, bere izatea, Jainkoagandik, gizonentzako bizitzean duen gizon bat dugu.

Eta kristau batek, bere eginkizun guztia, Jainkoagandik gizonen alde bizitzea duela konpreni behar du Kristoren argitan: hau da, baldintza eta neurririk gabeko Maitasunez gizonen serbitzu osoan bizitzea duela bere eginbide guztia.

3.- Sinesdunaren ustetan, maitasunezko eta gizonenganako serbitzu osoko bizitza honek bakarrik eraman gaitzazke gizonok egiazko askatasunera.

Egiazko fededun bat uste hontan bizi da: bere bizitzari zentzua eman dezaioken gauza bakarra, egiazko salbamena lortzeko bide bakarra, gizonen askatze eta salbamen lanari erabat ekitea dela; bizitzan egiaz asmatzeko era bakarra, besterentzat bizitzea dela.

Nork bere askatasuna eta salbamena lortzeko era bakarra, bere nortasun osoa, bere ogibidea, bere lana, bere egin-ahal guztiak, bere asmoak e.a. gizonen serbitzuan ipintzea dela.

Kristauak lehen eta azken eginkizun bezala mundu eta gizarte hobego bat lantzea jotzen du: hau da, nork bere burua sakonago ezagutzeko bidea eman dezaioken gizarte bat lantzea, bizitzaren azken misterioaz gehiago jabetzeko bidea eman dezaioken gizarte bat lantzea, nor bere jomugaz jaun eta jabeago izateko bidea eman dezaioken gizarte bat lantzea, nork bere bizitzaren zentzua erantzukizun helduagoz planteatzeko bidea eman dezaioken gizarte bat lantzea, gizonaren egiazko zoriontasuna egian, maitasunean, zuzentasunean bakarrik datzala ikusteko bidea eman dezaioken gizarte bat lantzea, gizonaren azken helburu den Jainkoagana irikitzeko bidea eman dezaioken gizarte bat lantzea, nork bere bizitza pertsonala, familiakoa, ogibidezkoa, kulturazkoa, ekonomiazkoa, soziala, politikazkoa itxaropenean bizi ahal izateko laguntza emango dion gizarte bat lantzea.

d) JAINKOA, SALBAMENAREN ITXAROPIDE 1.- Sinesdunarentzat, kristau-sinestea itxaropen iturri izan behar du.

Zailtasun, prolema, sufrimen, lan, larritasun, zuzengabekeria, zalantza, segurtasun-eza, frakaso, e.a.-rren gainetik, kristauak salbamena posible dela uste du.

Jainkoa gizonaren Salbatzaile delako fedea, itxaropen, baretasun, uste-on iturri gertatzen zaio kristauari.